Aizkorri

Altuera: 1.528 metro

Kokalekua

Aizkorriko mendilerroko mendietako bat da, Gipuzkoan kokatua, Arabako mugatik hurbil.

Rutak

Bertara igotzeko biderik ohikoena Arantzazutik abiatzen da. Arantzazutik abiatuta Urbiako bordara hel daiteke eta hortik tontorreraino iritsi. 

Biosfera:

Basoak ugaztun txikien babesguneak dira, Aizkorriko mendikatean lepahoria, elur-lursagua eta basakatua. Aldi berean, leku irekiagoetan hegazti harrapariak dira ohikoagoak, putrea eta sai zuria dira adibide nagusienak. Gainera anfibio eta narrasti ugaria dago.

Parkeko landaredia oso baldintzatua dago erliebearengatik, pago eta hariztiz osatutako baso atlantikoak izanik protagonista behean, izan ere, altitudea irabazten doan heinean, mendi horien gailurrak berdez lerrokatzen dituzten belardi bilakatzen dira pixkanaka.